XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaurko gazteak Bizkaian

- Gazteak urduri bizi oi dira beti ta nunai.

Zer iritzi dezu zuk orreri buruz?.

- Ni ikasle nintzala, au da, Errepublika etorri zitzaigunean, ba-zan gaur lako zerbait.

Aurretik kate gogor samarrez lotuak giñan, baiña orduan, erriak, demokratzi ustezko auteskundeak ospatu ondoren, garai irten zuen.

Ba-zan, jakiña!, aldaketa ori zala-ta, iskanbilik naiko!.

Zaarrak etziran lo egon, baiña gazteak ernaiago zeuden oraindik eta kementsu lan egin zuten, bai idazle bezela eta bai politika arloko auzian.

Orduan etzan alere zaarren oitura ta biderik utzi, zarkituak zeudela-ta; kateak eten eta utsetik asterik etzan orduan izan: alkarri zor diogun begirunea etzan egundo ere ausi ta bazter utzi.

Zaar ta gazte, guztiok egin oi genduan ore berdiña: zaurituta, makal, aul zegoen erria arnas-berritu ta jasotzen, nolako leia bizia erakutsi genduan toki ta ordu guztietan!.

- Orain ez al dezu olakorik ikusten?.

- Leen, urte batzuk dirala, egin ziran olako pekatuak.

Baiña orain, nere iritziz, zentzatuaz doa gazteria.

Geuk dagigu istoria; ortarako egungoaren erditik, gaur-unetik, joanari ta etorkizunari beatu bear zaio adiadi: lenari, gure asabak orrelako zertzeladetan nola jokatu zuten jakiteko, ta geroari, itxaropen-argiz bizturik, lanari lotu ta aurrera jokatu dezagun.

Orrek ezartzen digu arnasa.

Orain amar-amabi urte gazteak etzuten nai ezer zaar itxura zutenakin.

Utikan! Zaarrak du, alere, argia ta gazteak kemena: (...).